GURE IKASTOLAKO ALBISTEAK

 

  • 2019-20 AGURRA

    1. 2020/06/19

    Iritsi da ikasturte bukaera eta honekin batera agur esateko ordua. Talde osoaren izenean ondo pasa uda eta hurrengo ikasturtera arte!

  • AZKEN BIDEOA: ERRONKEN IRUDI ONENAK

    1. 2020/06/03

    Kurtsoa bukatzear dago. Pasa den astekoa, azken erronka izan zen. "ETA ZU ZERTAN ARI ZARA?" txokoan, Eskola Kirolako taldeak bideo bat zintzilikatu du. Bertan, irudirik onenak ikusteko aukera izango duzue.

    kirola@jakintzaikastola.eus

    SAKATU BIDEOA IKUSTEKO zure @jakintzaikastola.eus kontuarekin.

  • LH2 Bko FAMILIEN OPERA ERRONKA

    1. 2020/05/25

    Konfinamenduak harrapatu gintuenean, LH2ko ikasleek, ikasturte osoa zeramaten (LOVA) opera proiektuan murgilduta . Erronka horri eustea erabaki zioten etxetik eta oraingo honetan, tutorearekin batera, familiak ere, operan murgildu dira. 

    Orain denak eseri eta disfrutatu!

    Ikasleen opera.

    LOVA proiekto inguruko informazioa.

  • KULTUR ANIZTASUNAREN MUNDU EGUNA

    1. 2020/05/21

    Unescok,  2001. urtean, maiatzaren 21a Kultur Aniztasunari buruzko Adierazpen Unibertsala hartu zuen. Egun honek, Kultur Aniztasunari balioa eman eta hobeto "elkarbizitzen" ikasteko aukera ematen digu. Ongi Etorri eskolara taldeak kultur ezberdin horiek islatzeko gure leihoetan loreak jartzera gonbidatzen gaitu.

    INFORMAZIO GEHIAGO


     

  • OSPITALERATUTAKO HAURREN EGUNA

    1. 2020/05/04

    Haur asko ospitaleko gela batean daude, haiengandik hurbilago senti gaitezen eta egunak, ospital barruan, atseginagoak izan daitezen margoak atera eta eskuak txalo egiteko berotu, maiatzaren 13an ospitaleratutako haurren eguna izango bait da.

    1. bideoa

    2. bideoa

 

IKASLEEN TXOKOA

 

 

 

 INFORMAZIO PRAKTIKOA