GURE IKASTOLAKO ALBISTEAK

 

  • GORA IHAUTERIAK!

    1. 2022/02/25

     

     

     

    Eguraldi onak lagunduta, gaur eskolan dotore-dotore jarri gara: elur panpinak, lehoiak, piratak... pozik aritu dira altxor bila, eta gogotsu dantzan!

    Argazki pilo egin ditugu hemen saka ezazu ikusteko.

  • LH5 TXINGUDIN EKOSISTEMA DESBERDINAK IKUSTEN

    1. 2022/02/25

     

     


    Otsailaren 24an Txingudin izan ginen LH5. mailakoak. Ekosistema desberdinak ikusteko aukera izan genuen eta baita bertako animaliak ezagutzekoa ere. Batez ere hegaztiak ikusi genituen: kaioak, antxetak, lertxunak, ubarroiak, zozoak, beltxargak, ahate kopeta zuriak, txilinportak, ur oiloak, zertzetak...
    Hala ere, ardiak eta arkume jaio berria ere gertutik behatu genituen.
    Prismatikoak eskuetan genituela animalia hauen joan etorrikoak aztertu genituen.
    Ondoren, Irunen bertan bazkaldu eta jolasean ibili ginen, euria lagun.

    Hemen sakatu argazkiak ikusteko.

  • LH5 MAILAKOAK ORIENTAZIO ARIKETA SERAFIN BAROJA PARKEAN

    1. 2022/02/20

     

     

     

    LH 5ekoak Orientatze ariketa egitera joan ginen parkera iparorratza eta metroko hari zatia hartuta. Bertan bikote bakoitzari abiapuntu bana izendatu zitzaigun eta jarraitu beharreko aginduekin eta ibilbidea marrazteko txantiloia eskuetan hartuta aurrera, atzera, eskuinera eta ezkerrerantz ibili ginen. Dena ondo egindakoan, gure ahaleginaren ordainetan fruta ale bana jaso genuen.


    Arratsalde ederra pasa genuen eta jolasean asko ikasi genuen!

    Hemen saka ezazu argazkiak ikusteko.

  • "TREBA GURASOAK" PRESTAKUNTZA SAIOAK

    1. 2022/02/15

     

     

     

     

    "TREBA Gurasoak", Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzaren eta Donostia Gazteriarekin lankidetzan egingo den, familiei zuzenduriko prestakuntza eskaintza bat da.

    Familiei, haurren eta nerabeen heziketa-prozesuan lagunduko dieten gaiei buruzko hainbat hitzaldi antolatu dituzte. Datorren otsailaren 22an hasiko dira, Gipuzkoako Foru Aldundian, 18:00tan, Komunikazio ez bortitzari buruzko saioarekin.

    Donostian izango diren hitzaldi guztiak jasotzen dituen kartela ikusteko hemen sakatu.

  • KALDEREROAK JAKINTZAN

    1. 2022/02/11

     

     

     

    Aurten ere Antiguora etorri dira Kaldereroak hartza eta guzti. Gure eskolako txikiek sartaiak gogoz jo dituzte, eta alaiki kantatu eta dantzatu dute. 

    Gure ospakizuna ikusi nahi al duzu? Hemen saka ezazu eskolako kontuarekin.

 

IKASLEEN TXOKOA

 

 

 

 INFORMAZIO PRAKTIKOA