-
- 2023-11-20
Gaur LH4, LH5 eta LH6ko ikasleekin Trueba Zineman egon gara, Begiradak Nazioarteko Zinemaldi Amateurreko lan batzuk ikusten.
Zinemaldi hau eskoletan, eta profesionalak ez diren erakundeetan sortzen diren laburmetraien erakusleihoa da.
-
-
ABSTRAKZIOAREN HASIERA- EHUko ikasleen gonbitea
- 2023-11-09
Atzo, asteazkena, LH5 eta LH6 mailetako ikasleak Aulariora hurbildu ziren emanaldi berezi bat ikustera.
Hezkuntza Fakultateko laugarren mailako Hezkuntza Proiektuko minorra egiten ari diren ikasleek sorturikoa zen honakoa.
Kandinsky eta Hilma af Klint artisten bizitzaren inguruko antzerkia ikusteko aukera izan zuten gure ikasleek, eta abstrakzioan murgildurik, hauen biografia eta artea gertutik eta formato brezian ezagutzeko aukera paregabea izan zuten.
Abentura polita izan zen gauza berriak ikasteko.
Informazio gehiago hemen klikatuz.
-
ORAIN PREBENTZIOA
- 2023/11/07
LH6.mailako ikasleek bi egunetan teknologia berrien erabilpen arriskuen prebentzioaren inguruko formakuntza jaso dute.
Aditu bat etorri da prebentzio programak eskainitako saioak ematera.
Irakasleek ere formakuntza jaso dugu eta FAMILIEK aukera izango duzue ere asteazkenean, azaroak 8an, 17:00etan.
Hemen klikatuta beraien webgunean sartzeko aukera izango duzue.
-
IKASLEEN TXOKOA |
INFORMAZIO PRAKTIKOA |