GURE IKASTOLAKO ALBISTEAK

 

  • BAGERA! GU ERE BAI!

    1. 2022/01/19

     

     

     

    Aurten ere gogoz ospatu dugu San Sebastian Eguna. Goizean, eskolako txikiak ilusio handiz jo dituzte Sarriegiren martxak, dotore-dotore, sukaldariz jantzita. Arratsaldean, Lehen Hezkuntzakoen txanda izan da eta hauek ere ederki alaitu dute giroa!

    Hemen saka ezazu gure txikiak ikusteko.

  • 2022-23 IKASTURTERAKO MATRIKULAZIOA

    1. 2022/01/18

     

     

     

     

     

    2022-2023ko ikasturtean izena emateko epea urtarrilaren 17tik 28ra bitartean zabalik egongo da. Ikasleak onartzeko eta eskolatzeko prozedura arautzen duen informazio guztiaz jabetzeko hemen saka ezazu.

    • Izen ematea ikastetxeko idazkaritzan bertan egin dezakezu edota on-line. (eskuliburua)

     

    • Idazkaritzako ordutegia09:00-14:00 eta 15:00-16:00 (Erregezaintza, 12).

     

    • Informazio gehiago jasotzeko:

     943 217 324

     idazkaritza@jakintzaikastola.eus 

    Eskabide orria

     Aurkeztu beharreko dokumentazioa

     Onarpen-prozesuko egutegia.

  • EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAZ HARRO!

    1. 2022/01/14

     

     

     

    Euskal Eskola Publikoaz Harro Topaguneko kideek apustu sendoa egiten dute eskola publikoaren alde gure seme-alaben hezkuntzaren bermea delako. 

    Zatoz gu ezagutzera, zatoz Euskal Eskola Publikora!

    Nirea, zurea, denona.

  • ATE IREKIAK ETA MATRIKULA 2022-23

    1. 2022/01/07

     

     

    Kaixo familiak, urtarrilaren 17tik 28ra arte, biak barne, 2022-2023 ikasturterako izena emateko epea zabalik egongo da. Dagoeneko, gure hezkuntza-proposamenari buruzko informazioa zabaltzen hasi gara, batez ere 2020an jaiotako haur bat duzuenentzat. 

    Zatoz gure ikastetxea ezagutzera egingo ditugun Ate Irekien jardunaldietan  urtarrilaren 12an, asteazkena, 16:45etan eta 15ean, larunbata, 11:00etanEgoera epidemiologikoa kontuan hartuta, uneoro jarraitu behar dugu higiene eta prebentzio-neurriak. Hori dela eta, eskertuko genizueke zuen izena aldez aurretik ematea behean dagoen galdetegian izena emanda.

    Eman izena galdetegi honetan.

    Informazio gehiago hemen.

  • MARI DOMINGI ESKOLAN

    1. 2021/12/21

     

     

     

    Gaur, Mari Domingi pasatu da gure eskolatik eskutitzak banatzera, Olentzero buru belarri dabil dagoeneko opariak prestatzen...

    Hemen saka ezazu argazkiak ikusteko.

 

IKASLEEN TXOKOA

 

 

 

 INFORMAZIO PRAKTIKOA