GURE IKASTOLAKO ALBISTEAK

 

  • ATE IREKIAK ETA MATRIKULA 2022-23

    1. 2021/11/29

     

     

    Kaixo familiak, urtarrilaren 17tik 28ra arte, biak barne, 2022-2023 ikasturterako izena emateko epea zabalik egongo da. Dagoeneko, gure hezkuntza-proposamenari buruzko informazioa zabaltzen hasi gara, batez ere 2020an jaiotako haur bat duzuenentzat. 


    Zatoz gure ikastetxea ezagutzera egingo ditugun Ate Irekien jardunaldietan  urtarrilaren 12an, asteazkena, 16:45etan eta 15ean, larunbata, 11:00etan.

    Eman izena galdetegi honetan.

    Informazio gehiago hemen.

  • "HAURREN AURREAN, HELDUOK HELDU"

    1. 2021/11/22

     

     

     

     

    Aurtengo Euskaraldiak, haurrekin harreman duen 16 urtetik gorako edonori erronka jarri nahi dio, haurren aurrean, helduen artean, euskaraz egitea. Jakingurak, eskolako familia elkarteak, geure ohiturak pixka bat aldatzera animatzen gaitu. Txikientzat Euskararen Egunean, frontoia musikaz eta dantzaz betetako egitaraua prestatu dute. Hemen ikusiko duzu informazio osoa.

    Helduontzat, berriz, kontzertu akustikoa antolatu dute, gonbidapenak azaroaren 29tik aurrera erreserba ditzakezu Lugariz Kultur Etxean.

    Gure auzoan ere parte hartzeko jarduera ugari antolatu dira gehiago jakiteko hemen saka ezazu.

    ZU ERE ANIMA ZAITEZ PARTE HARTZERA!

  • ASTE HONETAKO PARTIDAK

    1. 2021/11/24

     

     

     

    Astero bezala hemen daukazue aste honetako jarduna.

  • LH5ekoak EUREKA ZIENTZIA MUSEOAN

    1. 2021/11/15

     

     

    LH5. mailakoak Unibertsoaren gaia lantzen aritu dira eta "Eureka" zientzia museoan izan ziren azaroaren 12an. Bertan, Planetariuma bisitatu zuten eta "Urtaroak" tailerrean parte hartu zuten.

    Hemen saka ezazu argazkiak ikusteko.

  • DONOSTIAKO MUSIKA ESKOLAKO ENTZUNALDI AKTIBOAK JAKINTZAN

    1. 2021/11/11

     

     

     

    Joan den astean, Lehen Hezkuntzako 1. eta 4. mailako ikasleek, Donostiako Musika eskolaren irakasleen eskutik, musikaren mundura hurbiltzeko aukera izan zuten. Haurrek ilusioz entzun zituzten kantak; eta musika sentitu eta gozatzeko aukera izan zuten.

    Hemen saka ezazu 1. mailako ikasleak nola aritu ziren ikusteko eta hemen 4. mailakoak.

     

 

IKASLEEN TXOKOA

 

 

 

 INFORMAZIO PRAKTIKOA