GURE IKASTOLAKO ALBISTEAK

 

  • LARUNBAT HONETAN HAURTXOKOAN PRIMERAN!

    1. 2021/03/25

     

     

     

     

     

    Larunbat honetan, Haurtxokoan, primeran pasatzeko aukera izango duzu; Nintendo switch txapelketa eta argazki marko tailerra prestatu dute eta.

    Hemen sakatu.

  • LAMIAK ETA LLORONAK KULTURARTEKO MARGO ERAKUSKETA

    1. 2021/03/18

     

     

     

    Gaur bertan hasi da Lamiak eta Lloronak kulturarteko margo-erakusketa Egiako autobus geltokiko pasabidean.  Gure eskolako bi familiek parte hartu dute eta haien herrialdeetako pertsonaia mitolojikoa ezagutzeko aukera izango dugu:

    Errusiako KOSCHEI eta Nikaraguako CADEJO ezagutzeko hemen  eta hemen sakatu.

    Apirilaren 12ra arte ikusteko parada izango dugu.

    Etxeko artista txikiek ere pertsonaia mitologiko bat marrazteko aukera dute eta apirilaren 16ra arte gelako tutoreari entregatzeko epea izango dute.

    Jasotako marrazkiak auzoko plaza batean jarriko dira ikusgai. 

    Bultza dezagun kultura denon artean!

    Info gehiago hemen.

     

  • PROPOSAMEN DIBERTIGARRIAK PAZKO ASTEA ANTIGUA HAURTXOKOAN

    1. 2021/03/18

     

     

     

    Antigua Haurtxokoan Pazko Asterako doako proposamen gozagarri eta dibertigarri bat prestatu dute. Ez galdu aukera eta izena-eman!

    Eskaintza hau LH2tik LH5erako ikasturteetan dauden haurrei zuzendua dago. Apirilaren 6tik 10era bitartean izango da, 16:00-18:15 ordutegian. Topalekua eta jasotzeko lekua Haurtxokoa izango da beti.

    Izen-ematea martxoaren 17tik 24ra zabalduko da eta 943483333 telefonora deituz egin beharko da, astelehenetik larunbatera 16:30-19:30 ordutegian. Nahi den egunetan izena-emateko aukera egongo da.

    Ekintzei dagokionez, eguraldiak uzten duen guztietan, kalean eta auzoko plaza zein parkeetan egingo dira.

    Pazko Aste honetan, ez izan zalantzarik! Ongi pasa nahi baduzu, Haurtxokoan aukera paregabea izango duzu! Izena-eman!

    Eta Larunbat honetan  Antigua Haur txokoan talde jolasean arituko dira, zuk ere parte hartu nahi duzu?

    hemen sakatu.

  • LH4 EUREKA! ZIENTZIA MUSEOAN

    1. 2021/03/17

    Martxoak 10ean, LH4ko hiru gelak Eureka! zientzia museora joan ginen, eta bazkal orduan eguraldiaz disfrutatu genuen Miramoneko basoan. Primeran pasa genuen!

    Hemen saka ezazu argazkiak ikusteko.

  • GURE JANGELA IRUTXULOKO HITZAN

    1. 10/03/2021

     

     

    Irutxuloko hitzak gure eskolako jangela hobeto ezagutzeko aukera eman digu, gehiago jakin nahi al duzu? Hemen duzu artikulua.

 

IKASLEEN TXOKOA

 

 

 

 INFORMAZIO PRAKTIKOA