GURE IKASTOLAKO ALBISTEAK

 

  • UDAKO OPORRAK HELDU DIRA!

    1. 2022/06/21

     

     

     

     

    Bukatu da ikasturtea!

    COVIDaren zamapean hasi genuen ikasturtea normaltasunean bukatu dugu. Berriz ere elkartzeko eta denok batera egiten genituen ekintzetara bueltatzeko beharra genuen.

    Ikasturtearen azken hiruhileko honetan ekintza asko egin ditugu eta horien lekuko gure buletina duzu. 

    Hemen saka ezazu irakurtzeko.

    Zorionak guztioi eta goza ditzagun merezitako oporrak!!

  • GAUEKO MENDI MARTXA LH6

    1. 2022/06/15

     

     

     

     

    Aurten ere LH 6. mailako ikasleek egin dute gaueko mendi martxa ikastolan egin duten ibilbidea agurtzeko. Ostiral arratsaldean atera ziren Hondarribitik eta Piraten etxeko zelaietara iritsi ziren gaueko ordubatean. Hurrengo goizean Donibanera jaitsi, txalupaz pasa San Pedrora eta Ulia igo eta Groseko Zurriola hondartzan bukatu zuten.

    Hemen saka ezazu ikusteko.

  • PRIMERAKO JAIALDIA!

    1. 2022/06/06

     

     

     

    Eguraldia lagun primerako jaialdia izan genuen larunbatean. Fin-fin aritu ziren kiroletan eta dantzan  gure ikasleak. Tripa asetzeko aukera ere  izan genuen familiek ekarritako eta prestatutako janari goxoei esker. Egun borobila aurtengoa!

    Joan bazinen edota aukera ez bazenuen izan saka ezazu hemen jaialdiaren berri izateko.

  • JAIALDIA, AURTEN BAI!

    1. 2022/06/01

     

     

    Badator JAIALDIA!!!!!

    Datorren ekainaren 4an, goiko ikastolan ikasturte amaierako Jaialdia ospatuko dugu. Ikasle, guraso, zein irakasleentzat hitzordu berezia izaten da. Dantzaldia, kirol frogak, eskulanen erakusketa, patata eta bizkotoxo txapelketa... Animatu parte hartzera, denon artean festa borobila antolatu dezagun.

    Hemen saka ezazu egitaraua ikusteko.

  • ZATOZ KULTURARTEKO JAIRA!

    1. 2022/05/25

     

     

     

     

    Bi urte luze eta gero oraingo honetan bai, Ongi Etorri Eskolara ekimenak, kulturarteko jaia antolatu du ostiral honetan, hilaren 27an, auzoko frontoian, 17:00etan. Musika zuzenean, dragoiarekin kalejira, txapa lehiaketa, txokolatada... Eta piƱata tailerran parte hartzeko ez ahaztu zereal kutxa bat ekartzea.

    Informazio gehiago hemen.

 

IKASLEEN TXOKOA

 

 

 

 INFORMAZIO PRAKTIKOA