GURE IKASTOLAKO ALBISTEAK

 

  • TEKNOLOGIA BERRIAK FAMILIENTZAKO GOMENDIOAK

    1. 2020/11/27

     

     

     

    Aste honetan zehar 6. mailako ikasle, irakasle eta familiak buru-belarri aritu dira "Orain Prebentzioa" erakundearekin teknologia berrien kudeaketaren inguruan ikasten.

    Familiak gai honen inguruan gehiago sakontzeko informazio-txosten hau eskuragarri duzue.

    ___________________________

    https://www.orainteknologiberriak.es/eu/

    http://orainprebentzioa.com/eu/

  • EUSKARALDIA ANTIGUON

    1. 2020/11/17

    Azaroaren 20tik abenduaren 4ra arte Euskaraldia auzoan izango dugu: musika emanaldiak, euskal dantzak, hitzaldiak... horietako batzuk Jakingurak antolatuta. 

    Hemen topatuko dituzue jarduera guztiak

    Haurren sexualitateari buruzko hitzaldian parte hartzeko hemen sakatu.

    ANIMATU ZAITEZTE PARTE HARTZEN AUZOAN!

  • EUSKARALDIA JAKINTZAN

    1. 2020/11/11

    Azaroaren 20an ekingo diogu Euskaraldiari,  gure hizkuntza ohiturak aldatuz euskararen erabilera handitzeko helburuarekin. Gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan aritzeko konpromezua hartuko dugu. 

    Guk, ikastetxe gisa, izena eman dugu eta zu gonbidatu nahi zaitugu. Euskara guztion konpromezua da; beraz, oraindik ez baduzu erabaki Belarriprest ala Ahobizi izango zaren, hemen izena ematera gonbidatzen zaitugu. Eta bitartean, giroa berotzen joateko hemen duzu abestia.

  • ERREGEZAINTZA

    1. 2020/11/05

    ERREGEZAINTZAKO SARRERA-IRTEERA SEGURUA DUGU ORAIN
    Eskola komunitatea, bizilagunak eta udaletxeko teknikarien esfortzuari esker, gure haurrak seguruagu ibil daitezke eskolara etortzerakoan.
    Eskerrik asko guztioi eta, batez ere, eguneroko txandak antolatu eta betetzen ari zaretenoi.

  • GAU BELTZA BADATOR!

    1. 2020/10/28

    Zer gertatzen ote da Antigua aldean? Piztu denok kandelak badator gau beltza...

    Eskolan dena prest dugu gau beltza ospatzeko eta, aurten, Lur Gallastegi idazleak sortutako koplarekin baztar guztiak beldurrez eta iluntasunez beteko ditugu.

    Ikusi, ikusi... hemen.

    eta animatu zuek ere kantatzen!

 

IKASLEEN TXOKOA

 

 

 

 INFORMAZIO PRAKTIKOA