GURE IKASTOLAKO ALBISTEAK

 

  • ASTE HONETAKO PARTIDAK

    1. 2022/05/18

     

     

     

    Ohi bezala, hemen duzue aste honetako jardunaldia.

  • JAKINGURAKO INFORMAZIO GUZTIA BATERATUA

    1. 2022/05/17

     

     

     

    Azkenengo boladan Jakingura, familien elkartea, buru-belarri aritu da haien ekintza guztien berri emateko leku bat sortzen. Hemendik aurrera, edozein  informazio "Jakingura Elkartea" atalean topatuko duzu. Adi-adi ibili eta ez ezazu berririk galdu! 

    Hemen saka ezazu ezagutzeko.

  • "LAMIAK ETA LLORONAK" ERAKUSKETA ANTIGUON

    1. 2022/04/28

     

     

     

     

    "Ongi Etorri eskolara" ekimenetik,  "Lamiak eta Lloronak" erakusketaren inauguraziora gonbitatzen gaituzte, ostiral honetan, 19:30etan auzoko Arteztuz galerian eta maiatzaren 17ra arte izango da ikusgai. Aukera polita izango da Donostian dugun aniztasun kulturala ikusarazi, balioan jarri eta jatorri desberdinetako kondairak eta pertsonaia mitologikoak ezagutzeko. 

    Informazio gehiagorako hemen saka ezazu.

     

  • ASTE SANTUKO OPORRAK

    1. 2022/04/08

     

     

     

     

     

    Hiruhilabete luzea eta ospakizunez josita izan dugu oraingo honetan. 2022 urtearen hasiera urruti dago. Danbor hotsekin hasi ginen eta Aste Artistikoa eta Korrikarekin bukatu dugu. Tartean, proiektu berriak landu ditugu. Unibertsitateko Elkarrikertuz taldearekin formakuntza saioak izaten hasi gara eta kanpora lotara ere joan gara.

    Hori guztiaren berri gure buletinean duzu. Ikusi nahi al duzu? Hemen sakatzea besterik ez duzu.

  • HITZEKIN, HITZEKIN KORRIKA!

    1. 2022/04/08

     

     

     

     

    "Ta berriro egin korrika zurekin..." Hala ibili gara gaurko egunean eskolan. Inguruko ikastolekin elkartu gara Antigua auzoan zehar Euskararen alde.

    Giro ezin hobea izan dugu! Eta aukera baduzue Igandean ere anima zaitezte familien elkarteak erosi duen kilometroan parte hartzen!

    Hemen saka ezazu ikusteko.

     

 

IKASLEEN TXOKOA

 

 

 

 INFORMAZIO PRAKTIKOA