GURE IKASTOLAKO ALBISTEAK |
-
EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAN MATRIKULAREN ALDE
- 2021/01/21
Euskal Eskola Publikoaz Harro Topaguneko kideek apustu sendoa egiten dute eskola publikoaren alde gure seme-alaben hezkuntzaren bermea delako.
Gehiago jakiteko hemen saka ezazu.
-
IRUTXULOKO HITZA JAKINTZAN, ANTIGUAN GIRO EDERRA DAGO!
- 2021/01/21
San Sebastian bezperan, Irutxuloko Hitza aldizkarikoen bisita izan genuen, gehiago jakin nahi baduzu hemen sakatu. Begira ze ederki pasatu genuen.
-
BAGERA! DANBOR HOTSAK ESKOLAN
- 2021/01/19
Aurten ere San Sebastian eguna ondo asko ospatu dugu Jakintzan. Oraingo honetan, eskola barruan geratu dira Sarriegiren martxak, eta baztar guztiak haien doinuz bete dira. Goizean goizetik, eskolako txikien danborren hotsek jai giroa piztu dute. Arratsaldean berriz, handien txanda izan da, danborrak eta makilak gogoz helduta alaiki jo dute.
Gure eskolako txikiak ikusi nahi al dituzu? hemen saka ezazu zure familia kontuarekin.
Eta, gure artista txikientzat hemen topatuko dituzue gure danborradako pertsonaiak margotzeko. Eredu honen eta beste honen artean aukera dezakezue zuen gustukoa.
-
2021-22 IKASTURTERAKO MATRIKULAZIOA
- 2021-01-08
2021-2022ko ikasturtean izena emateko epea urtarrilaren 18tik 29ra bitartean zabalik egongo da. Ikasleak onartzeko eta eskolatzeko prozedura arautzen duen informazio guztiaz jabetzeko jo ezazue eskolako iragarki-taulara edo Hezkuntza Saileko webgunera.
- Izen ematea ikastetxeko idazkaritzan bertan egin dezakezue edota on-line.
- Idazkaritzako ordutegia: 09:00-14:00 eta 15:00-16:15 (Erregezaintza, 12).
- Informazio gehiago jasotzeko:
943 217 324
idazkaritza@jakintzaikastola.eus
Aurkeztu beharreko dokumentazioa
-
GABON AGURRA 2020
- 2020/12/18
Garai honetan,
ezkutuan geratzen ohi dira
Gure barre ta irrifarrak
Hala ere ikusten ditugu
Begi politen izarrak
Muxukoez blai,muxuez exkax
Gabiltza gaur ikastolan
Birus gabeko muxuak baina
Sartuko dira bihotzean
Lasai lagunak pasako dira
Estutasun momentuak
Ta berriz ere entzungo dira
Jakintzan gure kantuakGABON ZORIONTSU ETA OSASUNTSUAK OPA DIZKIZUEGU
Begira zer prestatu dugun zuentzat hemen
IKASLEEN TXOKOA |
INFORMAZIO PRAKTIKOA |