• HIPI TALDEA-EROSKETAK EGITERA

    1. 2024-06-19

     

     

     

     

     

     

     

    Super Amaran asko ikasi genuen HIPI-taldekideek, hala nola, produktuak bertakoak izaten direla,

    nola kokatzen dituzten korridoreetan , 40 mota ogi daudela eta pipak asko saltzen direla.

    Okinak, harakinak eta arraindegiko langileak ezagutu genituen

    eta elikagaiei buruz hitz egin genuen haiekin.

    Hamaiketako goxo eta osasuntsua prestatu ziguten ere!

    Primeran pasa genuen! 

    Argazkiak hemen behean. 

    Gogoratu modu arduratsuan erabili behar direla irudiak eta

    ez direla inolaz ere sare sozialetan argitaratzeko, ezta beste modu batean  zabaltzeko ere.

    Behin deskargatuta bakoitzaren ardura izango da hauen kudeaketa.

    Gogoratu  ere  eskolako  emailarekin, @jakintzaikstola.eus-ekin,  

    sartu behar zaretela argazkiak ikusi ahal izateko.

     ARGAZKIAK

  • 11. BOLETINA-EKAINA 2024

    1. 2024-06-19

     

     

     

     

     

     

     

     

     

    11.  boletina esku-artean dugu iada. 

    Hilabete hauetan zehar eskola osoan egin duguna zuekin partekatzeko asmoz LH6Cko ikasleek sortu dute oraingoan. 

    Zuekin emailez partekatzeaz gain  hemen ere argitaratu nahi izan dugu. 

    Zuen gustukoa izatea espero dugu. 

    Ondo ibili  eta gozatu! 

  • FOTO MIKI - ESKOLAKO JAIALDIA 2023-24

    1. 2024-06-10

     

     

     

     

     

     

     

    Hemen dituzue Matia kaleko Foto Mikik ESKOLAKO JAIALDI egunean  ateratako argazkiak.

    Gogoratu modu arduratsuan erabili behar direla irudiak eta ez direla inolaz ere sare sozialetan argitaratzeko, ezta beste modu batean  zabaltzeko ere.

    Behin deskargatuta bakoitzaren ardura izango da hauen kudeaketa.

    Gogoratu  @jakintzaikstola.eus, eskolako  emailarekin sartu behar zaretela argazkiak ikustera.  

  • 2024eko EKAINEKO JAIALDIA

    1. 2024/06/03

     

     

     

     

     

    Larunbatean, ekainak 1ean, jaialdia ospatu genuen eskolan.

    Laino artean esnatu baginen ere, eguraldia gure alde jarri eta musika eta dantzaz gozatzeko aukera izan genuen.

    Ilusio handiz prestatutako eguna izan zen. Eskolako ikasleriak, txikienetik handienera dantzan ikusi genituen eta horrelaxe disfrutatu genuen denok.

    6. mailako ikasleen agurra eta Edurne Sansineneari eginiko omenaldia bereziki hunkigarriak izan ziren.

    Momentu guzti horien bilduma aurkitu dezakezue hurrengo argazkietan: 2024 EKAINA JAILADIA.

    Gogoratu modu arduratsuan erabili behar direla irudiak eta ez direla inolaz ere sare sozialetan argitaratzeko, ezta beste modu batean  zabaltzeko ere.

    Behin deskargatuta bakoitzaren ardura izango da hauen kudeaketa.

    Gogoratu ere eskolako helbide elektronikoarekin sartu beharko zaretela. 

  • ESKOLA KIROLA-22. JARDUNALDIA

    1. 2024-05-24

     

     

     

    Hemen daukazue Eskola Kiroleko 22. jardunaldiko taula.

 

IKASLEEN TXOKOA