GURE IKASTOLAKO ALBISTEAK |
-
HAMABOSTALDI ARTISTIKOA
- 2023-03-17
Datorren astelehenean HAMABOSTALDI ARTISTIKOAri hasiera emango diogu.
Martxoaren 20tik 31ra ospatuko dugu eta hemen duzue eskolan egingo ditugun jardueren inguruko programazioa.
-
ZINEMARA!
- 2023-03-20
Otsaila eta martxoan zehar gure haurrak TINKOk anotlaturiko filme proiekzioetan parte hartzen ari dira, eta baita hauen inguruko hainbat material didaktiko lantzen ere.
Bihar, Martxoak 21, LH4-LH5- LH6koen txanda izango da eta ¨Nire Zirkua¨ film kanadiarra ikusiko dute.
1994. urtean sortua, TINKO EUSKARA ELKARTEA, euskara zinema aretoetan sarrazrazi eta gure hizkuntzaren normalkuntza sustatzeko helburuarekin jaio zen. Geroztik, ¨Euskara zine aretoetara¨lemapean Euskal Herriko ikastetxe orori esfera internazionaleko hainbat film euskaraz ikusi eta hauek material didaktikoen bitartez lantzeko aukera eskaintzen dio Tinkok.
-
DANBORRADAKO ARGAZKI BERRIAK
- 2023-03-06
Gaur argitaratu ditugu webgunean, Foto Miki-ko Anak Danborrada egunean ateratako irudiak.
Hemen klikatuz edo galerian sartuz ikusi ahal izango dituzue (beti ere ikastetxeko email batetik).
-
IÑAUTERIAK JAKINTZA IKASTOLAN-2023
- 2023-02-22
Ostiralean, Otsailaren 17an, Iñauteriak ospatu genituen eskolan eta ederki pasa genuen mozorro, desfile eta dantza artean.
Hemen irudiak.
-
IKASLEEN TXOKOA |
INFORMAZIO PRAKTIKOA |