GURE IKASTOLAKO ALBISTEAK

 

  • GENERO BERDINTASUNA ETA HEZKIDETZA

    1. 2021/03/05

     

     

     

     

    Martxoaren 8rako hezkidetza batzordeak, ekimen ezberdinak antolatu ditu gure eskolan; horien artean,  liburu  ez sexisten berri eman, garrantzitsua baita ikasleek berdintasunaren balorearen inguruan kontzientzia hartzea. 

    Hemen saka ezazu proposatzen ditugun hainbat liburu ezagutzeko.

    Eta zuk, zein irakurriko duzu? 

  • PARKETARRAK BERRIZ ERE MARTXAN

    1. 2021/02/26

     

     

     

     

     

    Gaur bertan jarriko da berriz ere martxan Parketarrak egitasmoa gure hirian; haurrak bere aisialdian euskara gehiago erabiltzea du helburu. 

    Gure auzoko Mikel Laboa plazan, martxoaren 3an, 10ean eta 17an (asteazkena) izango dira,  .

    3-5 urte: 17:15

    6-9 urte: 18:15

    Informazio gehiagorako hemen sakatu

     

  • 2. MAILAKOAK EUREKA! ZIENTZIA MUSEOAN

    1. 2021/02/24

     

     

     

     

    Joan den astean, 2. mailako ikasleek Eureka! Zientzia museora joateko aukera izan zuten. Han, museoa ikusi eta bizi izan zuten. Robotika tailerrean robot bat eraikitzen eta programatzen ikasi zuten, eta azkenik, planetariumean unibertsoari buruz ikasteko aukera ere izan zuten.

    Egun zoragarria izan zen, jolasteko eta elkarrekin egoteko aukera izan zuten.

    Hemen sakatu argazkiak ikusteko.

  • IHAUTERIAK JAKINTZAN

    1. 2021/02/12

     

     

     

    Ihauteriak ospatu ditugu Jakintza ikastolan. Hor azaldu zaizkigu bi urteko amona mantangorriak. Zer nolako alaitasuna ekarri duten! A ze martxa hiru urteko indioak. Lau urtekoek animalia maskara zoragarri batzuekin argiztatu dute eguna. Bost urteko eskeletoek, berriz, beldurrak jota utzi gaituzte!.

    Lehen Hezkuntzan denetarik izan dugu, fantasiazko maskarak, piratak, hirugarren mailakoak bolantaz jantzita... Guztiok, gorputza astindu eta dantza egin dute. Ospakizun dibertigarria benetan!

    Hurrengo ikasturtera arte, inauteriak! 

    Argazkiak ikusteko hemen sakatu eta bideoa ikusteko hemen, eskolako kontuarekin.

     

  • KALDEREROAK

    1. 2021/02/08

     

     

     

    Aurten ere Antiguora etorri dira Kaldereroak hartza eta guzti. Gure eskolako txikiek sartaiak gogoz jo dituzte, eta alaiki kantatu eta dantzatu dute. 

    Gure ospakizuna ikusi nahi al duzu? hemen saka ezazu eskolako kontuarekin.

    Hemen sakatu argazkiak ikusteko.

 

IKASLEEN TXOKOA

 

 

 

 INFORMAZIO PRAKTIKOA