-
EUSKARAREN EGUNA
- 2023-12-02
Euskareren eguna ospatu genuen eskolan ostiralean; musika eta jolasen artean, bai goiko eta bai beheko eraikinean.
Beheko eraikuntzan Txaranga izan genuen jolasekin hasi aurretik, goizeko lehen orduan; lehen zikloko ikasleriarekin herri kiroletan aritu ginen eta goiko eraikuntzakoekin arratsaldeko euria zela eta ez zela azkenean horma irudiak sortzen, abestiak eta bideoak lantzen, barruko eta kanpoko jolasetan.. danetarik egiten aritu ginen, hiru mailak nahasita kolore ezberdineko taldeak eginaz.
Guztia musikaz eta umore onez lagunduta. Primeran pasa genuen.
Gora Euskara!
Hemen argazkiak. ( eta laister argazki gehiago)
-
-
ONGI ETORRI ESKOLARA - FAMILIA LAGUNA PROGRAMA
- 2023/11/27
Azaroaren 16an, ikastolako Ongi Etorri Eskolara proiektuak aurrera eramaten duen Familia Laguna programaren topaketa gauzatu zen. Bertan, ikasturte honetan programan
parte-hartuko duten familien arteko aurkezpenak egin ziren. Gainera, guraso zein haurrek tartea izan zuten elkar-ezagutu eta gainerako parte hartzaileekin konplizitateak sortzeko.
Ikasturte honetan, oraingoz, 12 familiek parte hartuko dute programan.
Mila esker Familia Laguna programan parte hartuko duzuen familia guztioi!
Bikote berriak osatzeko, parte hartzeko prest dauden familia boluntarioen bila gabiltza.
Animatu eta izena eman honako estekan: https://www.ongietorrieskolara.org/boluntariotza-familia-laguna/ -
TRATU ONAREN ALDE
- 2023-11-26
Azaroak 25a Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna izan da.
Hori dela eta, aurreko bi aste hauetan zehar gai honi buruzko saioak egin ditugu beheko eskolan. Azkeneko ataza ¨TRATU ONAREN MEZUAK¨ deituriko horma irudia sortzea izan da.
Koloretako tximeleta formako irudietan ikasleek beraien mezuak jarri zituzten eta ostiralean zintzilikatu genituen familiek eta lagunek ikusi ahal izateko.
HH2 eta HH3koen horma irudia sarreran jarri genuen, atzeko oholean.
Gainontzeko mailakoak patioan daude ikusgai.
-
IKASLEEN TXOKOA |
INFORMAZIO PRAKTIKOA |