2024eko EKAINEKO JAIALDIA

  1. 2024/06/03 |

 

 

 

 

 

Larunbatean, ekainak 1ean, jaialdia ospatu genuen eskolan.

Laino artean esnatu baginen ere, eguraldia gure alde jarri eta musika eta dantzaz gozatzeko aukera izan genuen.

Ilusio handiz prestatutako eguna izan zen. Eskolako ikasleriak, txikienetik handienera dantzan ikusi genituen eta horrelaxe disfrutatu genuen denok.

6. mailako ikasleen agurra eta Edurne Sansineneari eginiko omenaldia bereziki hunkigarriak izan ziren.

Momentu guzti horien bilduma aurkitu dezakezue hurrengo argazkietan: 2024 EKAINA JAILADIA.

Gogoratu modu arduratsuan erabili behar direla irudiak eta ez direla inolaz ere sare sozialetan argitaratzeko, ezta beste modu batean  zabaltzeko ere.

Behin deskargatuta bakoitzaren ardura izango da hauen kudeaketa.

Gogoratu ere eskolako helbide elektronikoarekin sartu beharko zaretela.