AGUR GUTUNA LUBERRITIK

  1. 2024-01-31 |

 

 

 

 

 

 

 

 

Luberritik sorpresa ederra jaso dugu. 

Irulegiko-esku-formadun paperetan Agur Gutuna idatzi digute gure iazko 6. mailako ikasleek. Hutsune handia utzi zuten  eta honekin zertxo bait bete dugu.. 

Zuen oroitzapenei helduta eta, emozioz  hitz goxoak irakurrita,  irrifar bat baina gehiago bota dugu.

Gure bihotzean zaituztegu, eta baita eskolako sarreran ere; hor jarri ditugu eta zintzilik eskuak; sartu eta ateratzen garenean, sortzen dugun haizearekin agurtzen gaituztelarik. 

Besarkada handi  handi bat Jakintzatik eta segi aurrera;  ametsen bila!