ONGI ETORRI ESKOLARA - FAMILIA LAGUNA PROGRAMA

  1. 2023/11/27 |

Azaroaren 16an, ikastolako Ongi Etorri Eskolara proiektuak aurrera eramaten duen Familia Laguna programaren topaketa gauzatu zen. Bertan, ikasturte honetan programan
parte-hartuko duten familien arteko aurkezpenak egin ziren. Gainera, guraso zein haurrek tartea izan zuten elkar-ezagutu eta gainerako parte hartzaileekin konplizitateak sortzeko. 
Ikasturte honetan, oraingoz, 12 familiek parte hartuko dute programan.
Mila esker Familia Laguna programan parte hartuko duzuen familia guztioi!
Bikote berriak osatzeko, parte hartzeko prest dauden familia boluntarioen bila gabiltza. 
Animatu eta izena eman honako estekan: https://www.ongietorrieskolara.org/boluntariotza-familia-laguna/