TRATU ONAREN ALDE

  1. 2023-11-26 |

 

 

 

 

 

 

 

Azaroak 25a Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna izan da.
Hori dela eta, aurreko bi aste hauetan zehar gai honi buruzko saioak egin ditugu beheko eskolan. Azkeneko ataza ¨TRATU ONAREN MEZUAK¨ deituriko horma irudia sortzea izan da.
Koloretako tximeleta formako irudietan ikasleek beraien mezuak jarri zituzten eta ostiralean zintzilikatu genituen familiek eta lagunek ikusi ahal izateko. 
HH2 eta HH3koen horma irudia  sarreran jarri genuen, atzeko oholean. 
Gainontzeko mailakoak patioan daude ikusgai.