ABSTRAKZIOAREN HASIERA- EHUko ikasleen gonbitea
- 2023-11-09 |
Atzo, asteazkena, LH5 eta LH6 mailetako ikasleak Aulariora hurbildu ziren emanaldi berezi bat ikustera.
Hezkuntza Fakultateko laugarren mailako Hezkuntza Proiektuko minorra egiten ari diren ikasleek sorturikoa zen honakoa.
Kandinsky eta Hilma af Klint artisten bizitzaren inguruko antzerkia ikusteko aukera izan zuten gure ikasleek, eta abstrakzioan murgildurik, hauen biografia eta artea gertutik eta formato brezian ezagutzeko aukera paregabea izan zuten.
Abentura polita izan zen gauza berriak ikasteko.
Informazio gehiago hemen klikatuz.