Musika Ikuskizuna- 5. eta 6. mailakoentzat
- 2023-01-30 |
Ostiralean, Urtarrilak 27, ¨ Living Room¨ ikustera joan ginen 5. eta 6. mailako ikasleekin, Miramongo Orkestra Sinfonikoaren egoitzara.
Konfinamenduak inspiraturiko obra honetan Orkestra Sinfonikoa osatzen duten perkusionistek,
etxebizitza batean aurki daitezkeen objektu ezberdinekin musika nola egin daitekeen erakutsi ziguten.
Ikuskizunean zehar, musika tresna ezberdinak erabili zituzten eta ikusleekin hartu emana bilatu zuten,
txaloen eta bestelako mugimenduen bitartez.
Ikuskizunak 50 minutu inguruko iraupena izan zuen eta hau amaitzean eskolara itzuli ginen.
Primeran pasa genuen!