DANBORRADA OSPAKIZUNA ESKOLAN
- 2023-01-19 |
Gaur danborrada ospatu dugu bi eraikinetan.
Eguraldiak atseden eman digula aprobetsatuz, goiko eraikinean 12:00 eta 12:30 bitartean elkartu gara, Larramendiko patioan. Beheko eraikinean espazio eta ordu ezberdinetan banatu ditugu txikien ekitaldiak, adin arabera, eta ateak zabaldu zaizkie azken hauek ikustera etorri diren guraso eta lagunei.
Urtero bezala, hotzari parra eginaz, ilusioz jo ditugu Donostia Martxa eta beste hainbat pieza unkigarri ere; besteak beste: Marcha de Viejas, CaballerĂa de Gallos, Gau billera, Tatiago, Iriyarena eta Txuri Urdin.