LH6 HAZIAK BILTZEN ERNETU ETA HAZTEKO-METODO ZIENTIFIKOA

  1. 2022-10-28 |

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

LH6. mailako ikasleekin  haziak biltzen izan ginen parkean. Ikastolara ekarri eta zabal zabal jarri genituen. Hurrengo egunetan urarekin eta ozpinarekin betetako ontzi batean sartuko ditugu eta hondora joaten direnekin; hau da, hazi onekin, azterketa bat egingo dugu.
Haziak hiru baldintza desberdinetan jarriko ditugu: batzuk hondarretan sartuko ditugu eta hozgailuan gorde ernetu arte edo urtarrilerarte, beste batzuk hozgailuan gordeko ditugu urtarrilerarte eta beste batzuk kotoi edo paper heze artean izango ditugu ernetu arte. Metodo zientifikoa erabiliz zein baldintzetako haziak ernetzen diren hobekien eta nola hazten diren aztertuko dugu. Gure hipotesiak botako ditugu eta behaketa egin ondoren eta emaitzak ikusita, gure ondorioak aterako ditugu.


Ea uzta ona jasotzen dugun!!!