LH5 MAILAKOAK ORIENTAZIO ARIKETA SERAFIN BAROJA PARKEAN

  1. 2022/02/20 |

 

 

 

LH 5ekoak Orientatze ariketa egitera joan ginen parkera iparorratza eta metroko hari zatia hartuta. Bertan bikote bakoitzari abiapuntu bana izendatu zitzaigun eta jarraitu beharreko aginduekin eta ibilbidea marrazteko txantiloia eskuetan hartuta aurrera, atzera, eskuinera eta ezkerrerantz ibili ginen. Dena ondo egindakoan, gure ahaleginaren ordainetan fruta ale bana jaso genuen.


Arratsalde ederra pasa genuen eta jolasean asko ikasi genuen!

Hemen saka ezazu argazkiak ikusteko.