ONGI ETORRI ESKOLARA DINAMIKA PARTEHARTZAILEA

  1. 2022/02/01 |

 

 

 

 

Eskolako Ongi Etorri Eskolara proiektuaren barruan Kulturarteko Talde eragilea
izeneko talde bat dago. Guraso, irakasle eta proiektuko koordinatzaileak osatzen
dutena.
Bertan, besteak beste, aniztasun kulturalaren bueltan ausnartzeko saioak antolatzen
ditugu.
Hurrengo saioan, ”Zer egin dezakegu jarrera arrazistak eskola komunitatean
ekiditzeko?” egunerokotasunean eskola komunitatean bizi ditugun egoera
desberdinetatik abiatuta aniztasun kulturalarekin loturik dauden hiru gai jorratuko
ditugu: identitatea, euskara eta parte-hartzea.
Saioa, otsailaren 3an izango da. 16:45tatik 17:45tara. Lugaritz kulturetxean. Eskolako

guraso eta irakasleentzako irekia izango da.

Informazioa gehiago sakatu hemen 

Gure eskolak mila kolore ditu