"HAURREN AURREAN, HELDUOK HELDU"

  1. 2021/11/22 |

 

 

 

 

Aurtengo Euskaraldiak, haurrekin harreman duen 16 urtetik gorako edonori erronka jarri nahi dio, haurren aurrean, helduen artean, euskaraz egitea. Jakingurak, eskolako familia elkarteak, geure ohiturak pixka bat aldatzera animatzen gaitu. Txikientzat Euskararen Egunean, frontoia musikaz eta dantzaz betetako egitaraua prestatu dute. Hemen ikusiko duzu informazio osoa.

Helduontzat, berriz, kontzertu akustikoa antolatu dute, gonbidapenak azaroaren 29tik aurrera erreserba ditzakezu Lugariz Kultur Etxean.

Gure auzoan ere parte hartzeko jarduera ugari antolatu dira gehiago jakiteko hemen saka ezazu.

ZU ERE ANIMA ZAITEZ PARTE HARTZERA!