ZABALIK DA GAILU DIGITALAK ESKURATZEKO DIRULAGUNTZA

  1. 2021/10/05 |

 

 

 

Hezkuntza Sailak, Lehen Hezkuntza egiten ari diren ikasleentzat, gailu digitalak eskuratzeko banan-banako diru-laguntza eskatzeko epea irekita dago. 

Eskatzaile bakoitzarentzako laguntza 200 euro izango da gehienez. Dirulaguntza jasotzeko baldintza batzuk bete beharko ditu eskatzaileak:

  • Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren deialdiko beka bat jaso izana 2020-2021 ikasturtean, eskola-materialaren osagaian.
  • Aurreko deialdietan dirulaguntza hau bera jaso ez izana.
  • Berdinak izatea laguntza-eskabideko gailu digitala eta ikastetxeak eskatzailearen talde osorako aukeratutakoa.

Eskabideak online edota aurrez-aurre eskolako idazkaritzan egin daitezke urriaren 21era arte.

Informazio guztia hemen.