IHAUTERIAK JAKINTZAN

  1. 2021/02/12 |

 

 

 

Ihauteriak ospatu ditugu Jakintza ikastolan. Hor azaldu zaizkigu bi urteko amona mantangorriak. Zer nolako alaitasuna ekarri duten! A ze martxa hiru urteko indioak. Lau urtekoek animalia maskara zoragarri batzuekin argiztatu dute eguna. Bost urteko eskeletoek, berriz, beldurrak jota utzi gaituzte!.

Lehen Hezkuntzan denetarik izan dugu, fantasiazko maskarak, piratak, hirugarren mailakoak bolantaz jantzita... Guztiok, gorputza astindu eta dantza egin dute. Ospakizun dibertigarria benetan!

Hurrengo ikasturtera arte, inauteriak! 

Argazkiak ikusteko hemen sakatu eta bideoa ikusteko hemen, eskolako kontuarekin.