BAGERA! DANBOR HOTSAK ESKOLAN

  1. 2021/01/19 |

 

 

 

 

Aurten ere San Sebastian eguna ondo asko ospatu dugu Jakintzan. Oraingo honetan, eskola barruan geratu dira Sarriegiren martxak, eta baztar guztiak haien doinuz bete dira. Goizean goizetik, eskolako txikien danborren hotsek jai giroa piztu dute. Arratsaldean berriz, handien txanda izan da, danborrak eta makilak gogoz helduta alaiki jo dute. 

Gure eskolako txikienak kusi nahi al dituzu? hemen saka ezazu zure familia kontuarekin eta hemen LH1-3koak ikusteko.

Goiko eraikinean ere gogoz ospatu dute eguna hemen sakatu ikusteko.

Eta, gure artista txikientzat hemen topatuko dituzue gure danborradako pertsonaiak margotzeko. Eredu honen eta beste honen artean aukera dezakezue zuen gustukoa.