BARATZEAN LAN ETA LAN

  1. 2020/12/15 |

 

 

 

 

Hizkuntza indartzeko taldetxoa baratzean lan eta lan ari da ikasturte hasieratik. Dagoeneko, naturak bere lana egin du, eta barazkiak hazten doaz.

Begiradatxo bat bota nahi al diezu? 

Hemen sakatu eskolako kontuarekin

Anderrekin, HIPI irakaslea, izan genuen lehen saioan baratza bat egiteko ideia sortu zen. Zuzendariaren baimena jaso ondoren, baratza non jarri ikusi genuen. Ideiak ematen hasi ginen eta azkenean, adostu genuen. Bertako belar txarrak kendu, garbitu, zuhaitzen adarrak moztu eta egurrezko taulak jarri genituen lurra ez erortzeko.

Ondoren, hazitegiak bete genituen. Porruak, espinakak, ilarrak, letxugak, zerbak eta tipula gorriak erein genituen. Bestalde, tipulinak, perrexila eta lore batzuk landatu genituen.

Gaur letxuga gehiago jarri ditugu eta baratzean baratxuria landatu dugu. Hazitegiko ilarrak lurrean landatuko ditugu ilargia ilgoran dagoenean.

Gure asmoa beste hazi batzuk ereitekoa ere bada.

Ahalegin honen guztiaren fruitua jasotzean, entsalada ederra prestatuko dugu!!!