EUSKARALDIA JAKINTZAN

  1. 2020/11/11 |

Azaroaren 20an ekingo diogu Euskaraldiari,  gure hizkuntza ohiturak aldatuz euskararen erabilera handitzeko helburuarekin. Gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan aritzeko konpromezua hartuko dugu. 

Guk, ikastetxe gisa, izena eman dugu eta zu gonbidatu nahi zaitugu. Euskara guztion konpromezua da; beraz, oraindik ez baduzu erabaki Belarriprest ala Ahobizi izango zaren, hemen izena ematera gonbidatzen zaitugu. Eta bitartean, giroa berotzen joateko hemen duzu abestia.