IKASTURTE HASIERA

  1. 2020/08/31 |

 

Ikasturte hasierako ongi etorri agurra.

 

 

Kaixo denoi,

Irailaren 7an, ikasturtea hasiko da, eta oporrak ondo pasa izana espero dugu. Aurtengoa, eskolara itzultze ez-ohikoa izango da, familia eta langile bakoitzak modu batera kezkatzen gaituena.

Eskolak ixtea izan zen hartutako lehen neurrietako bat. Hilabete luzeak izan dira, eta itzulera hori osasun-neurriak zorroztuz eta higiene-neurriak ezarriz egingo da: sarrera-irteera mailakatuak, talde egonkorrak, garbiketa areagotua… Dagoeneko horien berri duzue zuen familia e-mailetan.

Birus honek ez digu erraz jartzen, baina eskola modu seguruan ireki daiteke berriro haurren ikaskuntza eta garapena bermatzeko.

Agur bero bat