GURE IKASTOLAKO ALBISTEAK |
-
2021-22 IKASTURTERAKO MATRIKULAZIOA
- 2021-01-08
2021-2022ko ikasturtean izena emateko epea urtarrilaren 18tik 29ra bitartean zabalik egongo da. Ikasleak onartzeko eta eskolatzeko prozedura arautzen duen informazio guztiaz jabetzeko jo ezazue eskolako iragarki-taulara edo Hezkuntza Saileko webgunera.
- Izen ematea ikastetxeko idazkaritzan bertan egin dezakezue edota on-line.
- Idazkaritzako ordutegia: 09:00-14:00 eta 15:00-16:15 (Erregezaintza, 12).
- Informazio gehiago jasotzeko:
943 217 324
idazkaritza@jakintzaikastola.eus
Aurkeztu beharreko dokumentazioa
-
GABON AGURRA 2020
- 2020/12/18
Garai honetan,
ezkutuan geratzen ohi dira
Gure barre ta irrifarrak
Hala ere ikusten ditugu
Begi politen izarrak
Muxukoez blai,muxuez exkax
Gabiltza gaur ikastolan
Birus gabeko muxuak baina
Sartuko dira bihotzean
Lasai lagunak pasako dira
Estutasun momentuak
Ta berriz ere entzungo dira
Jakintzan gure kantuakGABON ZORIONTSU ETA OSASUNTSUAK OPA DIZKIZUEGU
Begira zer prestatu dugun zuentzat hemen
-
CHRISTMAS CAROL
- 2020/12/18
Covid dela edo ez dela aurten ere ingelesez ikasten ari diren talde eta ingeles irakasle guztiak elkarlanean aritu dira Gabon Kanta prestatzen. Ilusio handiz denen artean "Frosty the snowman" ikasi dute.
Hona hemen gure ikasleen agurra.
-
BARATZEAN LAN ETA LAN
- 2020/12/15
Hizkuntza indartzeko taldetxoa baratzean lan eta lan ari da ikasturte hasieratik. Dagoeneko, naturak bere lana egin du, eta barazkiak hazten doaz.
Begiradatxo bat bota nahi al diezu?
Hemen sakatu eskolako kontuarekin
-
GABONAK ZURETZAT
- 2020/12/16
Urtero bezala, Gabonak zuretzat programa hemen da. Bertan, haur eta gazteei zuzenduriko hainbat jolas-jarduera aurki ditzakezue.
jarduera gehienetan aldez aurretik izena ematea eskatzen da.
IKASLEEN TXOKOA |
INFORMAZIO PRAKTIKOA |