_____

   2022-23 IKASTURTERAKO AURRE-MATRIKULAZIOA 

 

    ZER EGIN BEHAR DUZU ZURE SEME/ALABA GURE ESKOLAN                

    MATRIKULATZEKO?

     Urtarrilaren 17tik 28ra arte, biak barne, 2022-2023 ikasturterako izena emateko epea zabalik egongo da. 

    Matrikulatzeko bi aukera daude:

  • Aurrez aurre gure eskolako idazkaritzan, 09:00-14:00 eta 15:00-16:30 (Erregezaintza, 12)
  • Online, ez da eskolara etorri behar, aurkeztu beharreko dokumentuak eskaneatu eta inskripzioan txertatuko dira.

         

     Online matrikulatzeko eskuliburua.

 

    ZER DOKUMENTAZIO AURKEZTU BEHAR DUZU?

    Eskaria egiteko ezinbestekoa da derrigorrezko agiri hauek atxikitzea:

    Familia-liburuan ikaslea azaltzen den orriaren fotokopia

    Familia-liburuan aita/ama azaltzen den orriaren fotokopia edo lege-tutorea izatearen ziurtagiria

    Ikaslearen aita, ama edo lege-tutorearen NANaren fotokopia (AIT atzerritarrak izanez gero)

    Familia helbidearen ziurtagiria Udalak egina, hiru hilabeteko antzinatasuna izango duena, gehienez ere

    Familia banandua edo dibortziatua izatekotan, berezko protokoloa bete izanaren agiria (ezkontide ohiaren baimen-idazkia, ebazpenjudiziala edo behin-behineko neurria, etab.)

  1. Baremaziorako dokumentuak, baremazioa egin beharko balitz puntu gehiago lortzeko dokumentuak  (ikusi erreferentziazko agindua).

    

    ZERRENDAK NOIZ ARGITARATUKO DIRA?

  • Eskatzaileen zerrenda argitaratzea: otsailaren 15a
  • Behin-behineko zerrendak argitaratzea: martxoaren 8a

 

     Edozein zalantza baduzu gurekin harremanetan jarri:

 943 217 324

 idazkaritza@jakintzaikastola.eus