_____

    2021-22 IKASTURTERAKO MATRIKULAZIOA IREKI DA

    Kaixo familiak, datorren 2021-22 ikasturteari begira, gure hezkuntza-proposamenari buruzko informazioa zabaltzen ari gara, batez ere 2019an jaiotako haur bat duzuen familientzat.

 

    GURE ESKOLA EZAGUTU NAHI DUZU?

    Elkarrizketa pertsonal bat izateko, 943 217 324 telefonora deitu edo galdetegi hau bete.

 

    ZER EGIN BEHAR DUZU ZURE SEME/ALABA GURE ESKOLAN  MATRIKULATZEKO?

     Urtarrilaren 18tik 29ra arte, biak barne, 2021-2022 ikasturterako izena emateko epea zabalik egongo da. 

    Matrikulatzeko bi aukera daude:

  • Aurrez aurre gure eskolako idazkaritzan, 09:00-14:00 eta 15:00-16:15 (Erregezaintza, 12)
  • Online, ez da eskolara etorri behar, aurkeztu beharreko dokumentuak eskaneatu eta inskripzioan txertatuko dira.

                                                      

 

    ZE DOKUMENTAZIO AURKEZTU BEHAR DUZU?

  1. Eskaria egiteko ezinbestekoa da derrigorrezko agiri hauek atxikitzea:

    Familia-liburuan ikaslea azaltzen den orriaren fotokopia

    Familia-liburuan aita/ama azaltzen den orriaren fotokopia edo lege-tutorea izatearen ziurtagiria

    Ikaslearen aita, ama edo lege-tutorearen NANaren fotokopia (AIT atzerritarrak izanez gero)

    Familia helbidearen ziurtagiria Udalak egina, hiru hilabeteko antzinatasuna izango duena, gehienez ere

    Familia banandua edo dibortziatua izatekotan, berezko protokoloa bete izanaren agiria (ezkontide ohiaren baimen-idazkia, ebazpenjudiziala edo behin-behineko neurria, etab.)

  1. Baremaziorako dokumentuak, baremazioa egin beharko balitz puntu gehiago lortzeko dokumentuak  (ikusi erreferentziazko agindua).

    

    ZERRENDAK NOIZ ARGITARATUKO DIRA?

  • Eskatzaileen zerrenda argitaratzea: otsailaren 16a.
  • Behin-behineko zerrendak argitaratzea: martxoaren 9a.
  • Behin-behineko zerrendei erreklamazioak egitea: martxoaren 16ra arte.
  • Eskabidean atzera egitea: martxoaren 16era arte.
  • Behin betiko zerrendak argitaratzea: martxoaren 23a.
  • Lurralde-ordezkariek esleitutako plazen zerrendak argitaratzea: martxoaren 26a.
  • Behin betiko zerrendei gora jotzeko errekurtsoak jartzea: apirilaren 23ra arte.
  • Itxarote-zerrendaren iraunaldia: irailaren 17ra arte.
  1.  

     Edozein zalantza baduzu gurekin harremanetan jarri, gustura lagunduko zaitugu:

 943 217 324

 idazkaritza@jakintzaikastola.eus 

 

 

 

 

Euskal eskola publikoa 

nirea, zurea, denona