_____
NOR GARA?
Gure ikastola Antigua auzoan kokaturik dago. Orain dela 50 urte baino gehiago auzo ekimenetik sortutako ikastola gara eta gaur egun ikastetxe publikoa. Euskaraz eta euskal kulturan errotutako hezkuntzarekin konprometiturik gaude eta era berean, beste kulturetara irekia.
Gure jarduna oinarritzeko, eskolako printzipio orokor hauek hartzen ditugu abiapuntu:
- Eskola inklusiboaren baitan, ikasleen aniztasunari arreta ematea eta familiei aholkularitza eskaintzea.
- Pertsonaren garapen integralari lagundu, sexuaren araberako esteriotipoak eta rolak alde batera utziz, baita berezkeria mota oro ere.
- Elkarrekin koordinatuta aritzea, heziketan arduradunekin lankidetzan, batik bat familiekin.
- Bizikidetza giro egokia sortzeko lan egitea.
Ikasleak bi urterekin hasten dira eta hamabi urte arte gure eskolan oinarrizko hezkuntza jasotzen dute. Ondoren, Antigua-Luberri institutura atxikituta gaude eta gure ikasleek han, Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa ikasteko aukera dute.
HONELAKOA DA GURE IKASTOLA
AUZOAN AUZOKOA
Antigua auzoaren kokapen berak berezko identitatea eta izaera ematen dio ikastolari. Gelakideak elkarrekin ateratzen dira ikastolatik, denek batera elkarrekin jolasten jarraitzen dute auzoan: garraiorik gabe eta bertatik bertara. Umeek auzoan garatzen duten autonomia maila handia da, elkarri babestuz eta kiroldegi, liburutegi eta gainerako instalazioen ezagutza handiarekin.
Jakintza Ikastola jaio zenetik auzoarekin uztartua bizi izan da: auzokoa eta auzoan. Bertan antolatzen diren ekintza askotan parte hartzen du, baita berak antolatu ere. Hor ditugu Gabonak, Danborrada, Kalderero, Santa Ageda, Korrika etab. Eta hauekin batera, auzoko elkarte, kultur etxea etab. antolatzen dituzten ekintzetan ere parte hartzen dugu (Olentzeroren jaitsiera, Euskararen Eguna, Iñude eta artzaiak etab.).
Ikertze eta Tabakalerarekin hezkuntza praktika kolaboratiboak
LUGARITZ IKERTZE Hala nola, Lehen Hezkuntzakoek, Lugaritz Ikertzek antolatzen duen ipuin lehiaketan parte hartuz, non alde batetik, irakurtzeko eta idazteko zaletasuna eta gaitasuna bultzatzen lagundu nahi duen eta bestetik, ilustrazioen balioa eta ilustratzaileen lan garrantzitsua azpimarratu. Auzoan zehar irakur-saioak egitera ere ateratzen dira, liburuaren egunean. |
BULARRETIK MINTZORA Ildo beretik, Haur Hezkuntzak, “Bularretik Mintzora” proiektuan parte hartzen du Lugaritz Kultur Etxeko liburutegia ardatz delarik. Egitasmo honek 0 eta 6 urte bitarteko haurren irakurketa ohitura sustatzea du helburu, hiru esparrutan eraginez: etxean, eskolan eta liburutegian. |
KOMERTZIOEKIN ESKUHARTZEA Programazioak aurrera eramateko auzoan dagoen komertzioarekin ere hainbat eskuhartze izaten dugu (okindegia, janari dendak, harategia, arraindegia…). |
ONGI ETORRI ESKOLARA “Ongi etorri eskolara”, kultura artekotasuna osotasunean lantzen duen proiektuan parte hartzen dugu: gelan, eskolan, familiekin eta auzoan. Gelan eta eskolan kultura artekotasunaren ikuspuntua lantzen du, eskola komunitatea, eskola osatzen duten kultura guztiak balioztatzearen garrantziaz, sentsibilizatuz. Aldi berean, kultura guzti hauek euskarara eta euskal kulturara gertura daitezen lan eginez. Horrela, “familia laguna” izaten da bi kulturen arteko zubia egiten duena eta eskolan eta auzoan integratzen laguntzen diena. |
___________________
_____
ESKOLAKO ANTOLAKETA
Ikas-komunitatea, ikasleek, irakasleek, familiek, zerbitzuetako langileek eta administrazioak osatzen dute. Komunitate honetako osagai hauek guztiek, eskolako Organo Gorenean ordezkariek dituzte.
Ordezkaritza-Organo Gorena da eskola-elkarteko kideen partaidetza-organoa Euskal Eskola Publikoko ikastetxeen gobernuan, eta beroni dagokio eskola-bizitzarako funtsezkoak diren erabakiak hartzea, eta ikastetxearen autonomi esparruan, ikastetxearen Jardueraren azken erantzulea da.
___________________
_____
AURTENGO LANTALDEA
Familiekin harreman estua bultzatzen dugu. Beharrezkoa den bakoitzean bilduz, deituz edo komeni den moduan komunikatuz.
Aurtengo lantaldea osatzen dugun irakasle guztiek eta harremantzeko bidea aurkituko dituzu hemen.
![]() |
_____
GURE IBILBIDEA
1963/1964 ikasturtean, bizilagun askoren laguntzari esker, martxan jarri zen auzoko ikastola. Lehenengo aldiz, Erregezaintza kaleko etxe-bizizitza partikular batean. Hurrengo ikasturtean, Aizkorri kaleko egoitza batean jarraitu zuen.
KULTUR ELKARTEAREN SORRERA
1967an Jakintza Kultur Elkartea sortu zen eta Mikelete ibilbideko egoitza erosi zen baina, laister ikastola txikia geratu zen eta beste eraikin batzuetara zabaldu zen.
GARAPENA ETA SENDOTZEA
70reko hamarkadan, ikastola zabaltzen joan zen eta San Sebastian Martir ikastetxea erosi zen. Urte hauetan auzoarekin interakzio kulturala egon zen: hitzaldi, euskara klaseak, jaietan partehartzea...
JAKINTZAKO IKASLEEN JARRAIPENA
Donostiako Orixe, Zurriola, Martutene eta Ikasbide ikastolekin batera Joxe Migel Barandiaran Lizeoa eraikitzea erabaki zen.
ONDORENGO URTEAK ETA GAUR EGUN
Ikastola handitzen joan zen eta gaur egun bi eraikinetan gaude: Erregezaintzakoa eta Herizekoa. Tarte horretan publiko bihurtu ginen.
Gaur egun gure lan ardatzak hauek dira: garapen integrala, elkarbizitza, berdintasuna eta hezkidetza, inklusibitatea, parte hartzea, berrikuntza, eleaniztasuna. Hau guztia euskaraz eta euskal kultura oinarri izanda.
50 URTEURRENA
|
___________________
_____
NON GAUDE?
IKASTETXE NAGUSIA (Behekoa) HH-LH1-3
Erregezaintza, 12, 20008 - DONOSTIA
Tel. 943 217 324
Arreta ordutegia: 09:00-16:30
E-mail: 012368aa@hezkuntza.net
___________________
GOIKO IKASTETXEA LH4-6
Heriz pasealekua, 109, 20008-DONOSTIA
Tel. 943 215 439
Arreta ordutegia: 09:00-16:30
E-mail: 012368aa@hezkuntza.net
___________________
_____
KONTAKTUA
IKASTETXE NAGUSIA (Behekoa) HH-LH1-3 Erregezaintza, 12 20008 - DONOSTIA Tel. 943 217 324 Arreta ordutegia: 09:00-16:30 | GOIKO IKASTETXEA LH4-6 Heriz pasealekua, 109 20008-DONOSTIA Tel. 943 215 439
|
mail: 012368aa@hezkuntza.net |
___________________