_____
HAUR ETA LEHEN HEZKUNTZA
Eskolako printzipio orokor hauek hartzen ditugu abiapuntutzat gure jardunaren oinarrirako:
|
_____
HAUR HEZKUNTZA
HAUR HEZKUNTZA BI ZIKLOTAN BANATUTA DAGO
2-3 URTE BITARTEKOAK. 2 urteko geletan gehienez 18 ikasle ditugu laguntzaile batekin. 3 urteko geletan gehienez 23 ikasle ditugu (21 ikasle baino gehiago baldin badira laguntzaile bat dute).
4-5 URTE BITARTEKOAK. Gehienez 23 ikaslez osatutako taldeak dira.
|
ESKOLATZEKO AUKERAK
2 urteko ikasleek eskolatzeko ordutegi ezberdinak dituzte aukeran:
- 09:00-12:20
- 09:00-jangela-13:30
- 09:00-jangela-siesta- 15:00
- 09:00-16:30
HAUEK DIRA HAUR HEZKUNTZAKO ESPERIENTZIA EREMUAK
- Nortasunaren eraikuntza eta komunikazio eta adierazpena.
- Nortasunaren eraikuntza eta ingurune fisikoaren eta sozialaren ezaguera.
Hau guztia landu ahal izateko, haurrari, seguru sentitzen den giroan, esperimentatzeko aukera ugariak eskaintzen dizkiogu, txoko eta une ezberdinetan.
HIZKUNTZEN TRATAERA
Gure ikasleek bizitzako egoera guztietan egoki eta eraginkortasunez komunikatzen ikasteko euskara da komunikaziorako eta irakaskuntzako hizkuntza nagusia eta ikasleen arteko harremanak euskaraz izan daitezen, ahalegin guztiak egiten ditugu. Aldi berean, beste hizkuntzak ere lantzen ditugu:
- Haur Hezkuntzan, hiru urterekin hasten da ingeleraren irakaskuntza.
FAMILIEKIN HARTU EMANAK
Eskolako ezaugarriek erraztuta, familiekin eguneroko hartu eman estua daukagu, haurrak eskutik eskura doazelako etxekoengandik irakaslearengana eta alderantziz.
Horrez gain, behaketan oinarritutako ebaluazio jarraiaren berri emateko, ikasturtean zehar, gutxienez, bi elkarrizketa izaten ditugu, eta urte amaieran txosten idatzia osatzen dugu.
Bilera horietan ere, arazoen hautemate goiztiarran lagungarria den Hezkuntza Saileko Garapenerako Galdetegiaren emaitzak familiekin partekatzen ditugu.
AHOLKULARITZA MINTEGIA
| Mintegi hau, aholkulariak, pedagogia terapeutikoko irakasleek, entzumen eta mintzaira irakasleak, eta hezitzaileek osatzen dute eta aniztasunari era inklusiboan erantzuteko plangintza eta jardueren antolaketan parte hartzen du. Aholkulariak hezkuntza premiak hautematen laguntzen du eta irakasle eta familiei aholkularitza eskaintzen digu. |
JARDUERA OSAGARRIAK
Lantzen ari garen gaiarekin lotuta irteera ezberdinak daude aurreikusita, adibidez;
zinemara, antzerki eta, txotxongiloak ikustera...
Urteroko Jaiak gogoz ospatzen ditugu: Danborrada, Kaldereroak, Ihauteriak...
Elkarbizitzari begira antolatzen ditugunen artean berriz; hondartzara, parkera, txikiparkera edota HH5ekoen bi egunetako irteerara.
Hauez gain, elkarrekin gozatzeko bereziki antolatutakoak ditugu ere. Iikasturte amaierako egun pasa, adibidez.
________________
_____
GURE LANTALDEA 2023-24
Familiekin harreman estua bultzatzen dugu. Beharrezkoa den bakoitzean bilduz, deituz edo komeni den moduan komunikatuz.
Aurtengo lantaldea osatzen dugun irakasleen izena eta kontaktua aurkituko dituzu hemen.
|
_____
LEHEN HEZKUNTZA
Lehen Hezkuntzako helburuak eta edukiak lantzerakoan,Heziberrin zehaztutako Oinarrizko Hezkuntzaren honako xedeak kontuan hartzen ditugu:
- Kulturaren oinarriak eskuratu ahal izateko alfabetatzea.
- Ikasitakoa erabiltzea, modu konsziente eta integratuan, bizitzaren arlo guztietako egoerak konpontzeko eta hobetzeko aukera berriak sortuz.
- Ikasleak helduaroko eta bizitza oso baterako prestatzea, gizabanako den aldetik, bizikidetza armoniotsua eta gizarte eta naturarekin konprometitua.
- Ondorengo ikasketetarako prestatzea.
Horretarako konpetentzien garapenean oinarritutako programak diseinatzen ditugu eta bertan, proiektu desberdinak txertatzen ditugu.
ZIKLO ANTOLAKETA
Tutoretzak planifikatzerakoan hiru ziklo hartzen dugu kontuan:
Programatzerakoan, berriz, Heziberrik diseinatutako bi zikloetan oinarritzen gara.
|
HIZKUNTZEN TRATAERA
Gure ikasleek bizitzako egoera guztietan egoki eta eraginkortasunez komunikatzen ikasteko euskara da komunikaziorako eta irakaskuntzako hizkuntza nagusia eta ikasleen arteko harremanak euskaraz izan daitezen, ahalegin guztiak egiten ditugu. Aldi berean, beste hizkuntzak ere lantzen ditugu:
- Gaztelaniari, ikasgai gisa, Lehen Hezkuntzako lehenengo mailan ematen zaio hasiera.
- Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailetan,Ingeleseko saioetaz gain, Arte Hezkuntzaren alderdi bat ( plastika) ingeleraz ematen dugu.
EBALUAZIOA
Ebaluazioa jarraikoa da.
Ikaslearen garapenaren berri honela ematen zaie familiei:
Urtean hiru txosten idatziz, bakoitza hiruhileko batean, eta bi elkarrizketa.
- LH2. mailan, barne diagnostikorako probak, dislexiaren protokoloan txertaturik daudenak eta gaitasun handien hautematerako aholkatutakoak.
- LH4. mailan, ikasleek Hezkuntza Saileko kanpo diagnostiko frogak egiten dituzte.
AHOLKULARITZA MINTEGIA
| Mintegi hau, aholkulariak, pedagogia terapeutikoko irakasleek, entzumen eta mintzaira irakasleak, eta hezitzaileek osatzen dute eta aniztasunari era inklusiboan erantzuteko plangintza eta jardueren antolaketan parte hartzen du. Aholkulariak hezkuntza premiak hautematen laguntzen du eta irakasle eta familiei aholkularitza eskaintzen digu. |
JARDUERA OSASUNGARRIEN BULTZATZAILE
- Eskola barruan era desberdinetako ekintzak landuz: bizikleta, orientazioa, eskalada, sexu heziketa...
- Harremanak eta elkarbizitza bultzatuz: Baikara ekimena, belaunaldien arteko harremanak -Matia fundazioa-, Gureak.
- Era berean, lehenengo eta bigarren mailako ikasleek, hilabete batez, igeriketa klaseak jasotzen dituzte.
- Horretaz gain, eskolaz kanpoko ekintzak aurrrera eramaten dituzte (multikirola, yoga, mendizaletasuna…).
JARDUERA OSAGARRIAK
Lantzen ari garen gaiarekin lotuta edo/eta kulturarekin... jarduera osagarri ezberdinak daude aurreikusita; Euskararen eguna, Kontzertu pedagogikoak eta irteera ezberdinak: Ekogunera, Plaiaundira, zinemara, antzerkia ikustera, tren museora, zientzia museora, planetariumera, Atzegira, Flyschera...
Jaiak: Danborrada, Santa Ageda, Kaldereroak...
Elkarbizitzari lotutakoak, besteak beste: Baikara ( taldearen lankidetza sustatzeko jarduerak), zaharren egoitzara bisita eta bigarren, laugarren eta seigarren mailan, bi egunetarako irteerak.
Hauez gain, elkarrekin gozatzeko bereziki antolatutakoak ditugu, ikasturte amaierako egun pasa, adibidez.
___________________