_____
GURE IBILBIDEA
1963/1964 ikasturtean, bizilagun askoren laguntzari esker, martxan jarri zen auzoko ikastola. Lehenengo aldiz, Erregezaintza kaleko etxe-bizizitza partikular batean. Hurrengo ikasturtean, Aizkorri kaleko egoitza batean jarraitu zuen.
KULTUR ELKARTEAREN SORRERA
1967an Jakintza Kultur Elkartea sortu zen eta Mikelete ibilbideko egoitza erosi zen baina, laister ikastola txikia geratu zen eta beste eraikin batzuetara zabaldu zen.
GARAPENA ETA SENDOTZEA
70reko hamarkadan, ikastola zabaltzen joan zen eta San Sebastian Martir ikastetxea erosi zen. Urte hauetan auzoarekin interakzio kulturala egon zen: hitzaldi, euskara klaseak, jaietan partehartzea...
JAKINTZAKO IKASLEEN JARRAIPENA
Donostiako Orixe, Zurriola, Martutene eta Ikasbide ikastolekin batera Joxe Migel Barandiaran Lizeoa eraikitzea erabaki zen.
ONDORENGO URTEAK ETA GAUR EGUN
Ikastola handitzen joan zen eta gaur egun bi eraikinetan gaude: Erregezaintzakoa eta Herizekoa. Tarte horretan publiko bihurtu ginen.
Gaur egun gure lan ardatzak hauek dira: garapen integrala, elkarbizitza, berdintasuna eta hezkidetza, inklusibitatea, parte hartzea, berrikuntza, eleaniztasuna. Hau guztia euskaraz eta euskal kultura oinarri izanda.
50 URTEURRENA
|
___________________